Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari-elkartearen historia laburra bada ere, bizia da. Lehen urratsak 2005ean eman ziren, hiriko merkatariak, merkataritza batu baten alde elkarrekin lan eginez gero, herria suspertu egingo zela konturatu zirenean. Horregatik, denda-jabeak biltzea erabaki zuten eta Hemen be bai taldearen agintea hartuko zuen lehen zuzendaritza-batzordea sortzea. Orduz geroztik, elkarteak markina-xemeindarrei kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko, merkataritza oparoa ahalbidetzeaz gain, kultura- eta auzo-ekitaldi askotan lagundu du, herriaren bizitza bermatzea helburu izanik.