Hipolita janari-denda (Janari-dendak)

- Dendako Telefono Zk: 946167504
- Helbidea: Abesua kalea 22
- Ordutegia:
NEGUA Astelehena-Ostirala
7:30-13.30
16:30-20.00
UDA Astelehena-Ostirala
7.30-13.30
18.00-20.00
ABUZTUA
7.30-13.30
Denda honen jatorria herriko Esperantza tailerrean dago: hasieran, ekonomatoa izan zen; gero, 60 urte bete ondoren, jostundegi bihurtu zen; handik gutxira, Josefa Olanok hartu zuenean, etxetresna elektrikoak eta josteko makinak jarri zituen. Gainera, josten eta brodatzen irakasten zuen. Garai hartan Alfa izena zuen dendak. 80ko hamarkadan janaria eta drogeria saltzen ziren gehienbat, baina 1983tik aurrera janaria izan zen nagusi, nahiz eta bezeroek josteko materiala eta hainbat produktu (botoiak, galtzerdiak, hariak...) aurki zitzaketen. 1997an, Hipolita Arrietak denda hartu eta bere izena jarri zion; ordutik aurrera, aurretik zeuden produktuak erretiratu eta elikagaiak baino ez zituen saltzen. 2013an berriro aldatu zuen jabea: Jone Areitiok hartu zuen dendaren ardura, eta orain Maria Jesus Azpirik jarraitzen du, kalitate handiko eta sasoiko bertoko produktuak eskaintzen (barazkiak, lekaleak...).