Lea ile-apaindegia (Ile-apaindegiak)

- Dendako Telefono Zk: 946168695
- Helbidea: Okerra kalea
- Ordutegia:
Astelehena-Ostirala / Lunes-Viernes
9.00-20.00
Larunbata / Sabado
8.00-15.00
Abuztua / Agosto
8.00-15.00
Lea ile-apaindegiaren historia 12 zenbakiarekin lotuta dago: 2012ko abenduaren 12an hasi zen gure ibilbidea, 12:00etan. Ilusio eta profesionaltasun handiz (eskarmentu handiko bi lankidek eta laguntzaile batek) , gauzatu genuen gure proiektua. Hasieratik argi izan genuen gure helburua bezeroa gustura sentitzea izango zela: une atsegina pasatzea eta gure lanarekin eta lortutako emaitzarekin pozik geratzea. Horretarako, ikastaroen bidez, joera eta berritasunetan eguneratzen saiatzen gara, modaren mundua etengabe aldatzen ari baita.