Amandarokua (Janari-dendak)

- Dendako Telefono Zk: 946168857
- Helbidea: Guen kalea 18
- Ordutegia:
Astelehena-Ostirala / Lunes-Viernes
8.30-13.30
17.00-20.00
Larunbata / Sabado
8.30-13.30
Amandarokua sendabelarrak eta elikadura dietetikoak saltzen hasi zen 1983an, antzinako zapata-denda bateko altzariak aprobetxatuz. 1985. urtean eraberritu eta handitu egin genuen denda, Berriatuan nire gurasoek zeukaten nekazaritza-ustiategiko elikagai naturalek eta freskoek zuten eskaria ikusita. Eskaintza hori Mercabilbaotik zuzenean ekarritako produktuekin osatzen zen, guk geuk aukeratutakoak, kalitatea lehenetsiz eta ziurtatuz. Ondoren, 4000m2ko nekazaritza-ustiategi propioa izan genuen, bezeroen beharrak asetzeko. Gaur egun, Igorren (Iparragirreko ortue) eta gure konfiantzazko baserrien ekoizpen ekologikotik eta Mercabilbaon hautatutako produktuekin hornitzen gara. Urdaitegi atala era badugu dendan, eta horretarako, Oletako produktu prestatuei (elikatu.com) arreta berezia eskaintzen diegu, gure bezeroen eskariari erantzun nahian: "Amandarokua frutategia beti zure mahaian".