Babbel (Tabernak / Jatetxeak)

- Dendako Telefono Zk: 946851999
- Helbidea: Zelaibarri 1
- Ordutegia:
Astelehena
7:30 - 15:00
Eguaztena - Barikua
7:30 - 20:00
Asteburua
9:00 - 22:00
Ostalaritza bizitzeko eta praktikatzeko beste modu bat posible zela ikusita, eta ostalaritza duinaren aldeko apustu irmo bezala sortu zen proiektua da Babbel. 2016ko azaroan sortu zen elkartzeko gune izateko asmoz. Bertoko ohitura eta produktuetatik abiatu eta beste kultura batzuetara bidaiatzeko aukera ematen duen lekua da: mota ezberdinetako eta hainbat jatorritako jendea, hizkuntza, sukaldaritza... uztartzeko gunea. Sasoikoak, hurbilekoak eta naturarekiko abegikorrak diren produktuak lehenesten dira, hala nola, lehengaiak zein sukaldatutakoa biltzeko materiala. Etxean eskuz egindako gozogintza eta bestelako sukaldaritza (pintxoak, kontserbak...) dastatzeko aukera izango du hurbiltzen denak, argi naturalaz luzaro gozatzen duen bitartean.