Pako arraindegia (Arraindegiak)

- Dendako Telefono Zk: 946168911
- Helbidea: Artibai 26
- Ordutegia:
Astelehena-Larunbata / Lunes-Sabado
8.30-13.30
Pako arrandegiak 70eko hamarkadan hasi zuen ibilbidea, Aulestin. 1980 urtean, Markina-Xemeinera lekualdatzeko aukera izanda, herriko arrandegia hartzea erabaki genuen, hain zuzen ere, hiribilduko eraikin historikoa. Urte batzuk igarota, geure arrandegia zabaldu genuen kale berean, baina 26 zenbakian, egun gauden lekuan bertan. Hasieratik kalitate goreneko produktuak eskaini ditugu, nagusiki, arrainak. Hala ere, produktu izoztuak eta kontserbak ere baditugu. Betidanik bezeroei tratu hurbila eta atsegina ematen saiatu gara, euren beharrak asetuz.