Xuri Burdindegia (Burdindegiak)

- Dendako Telefono Zk: 946167526
- Helbidea: Kareaga Industrialdea II-53
- Email: xuri@xurisl.net
- Ordutegia:
Astelehena-Ostirala / Lunes-Viernes
8.00-13.00
15.00-20.00
1998 urtean sortu zen Xuri, Markina-Xemein eta Lea-Artibaiko gainontzeko herriei burdindegi arloko hainbat artikulu eskaintzeko: pinturak, makina elektrikoak, eskuzko erremintak, torlojuak, giltzen kopiak, arropa... Gaur egun, 1000m2ko azalera duen eraikina dugu Kareaga industrialdean. Eskaintza zabala da, ofizioz edo afizioz lan-tresnak zein beste edozein produktu behar duten guztientzat: zerbitzu hori profesionalei zein ez-profesionalei zuzenduta dago, eta 13000 erreferentzia baino gehiago ditu produktuetan.